SEO, SEM, SMO eta web analitika mezuak ‘google euskaraz’ etiketatekin

Web posizionamendua Googlen euskaraz

Asteartea, Apirila 14th, 2009

Google, Eusko Jaurlaritza eta EITBren arteko azken akordioaren arabera, laister  Googlen euskarazko dokumentu gehiago aurkitzea posible izango da. Akordio honen ondorioz,  Googlek euskaldunei bere bilatzailea eta zerbitzu gehiago euskaraz erabiltzeko orduan erreztasun gehiago emango dizkigu.

Berri ona da web posizionamendu zerbitzuak interneten euskaraz eskeintzen ditugunontzat. Googlen zenbat eta euskarazko eduki gehiago,  bilatutakoa euskaraz aurkitzeko aukerak handiagoak dira, erabiltzaileen esperientzia hobetuz.

Google euskaraz? hori izan da irratia.com 144. saioaren izenburua, eta bertan akordio honen aurkezpenari buruzko nire ikuspuntua entzun dezakezue:  ilusioz (akordio honen bidez 5.000.000 dokumentu berri indexatu ahal izango dira), baina zenbait dudekin, EITBko aurkezpenean zehazpen gutxi eman zelako eta oraindik ezer berririk ikusi ez dugulako .

Ala ere ez da pentsatu behar Googlen euskarazko edukiak erakusteko gai izateko, enpresa edo erakunde handi bat izan behar denik. AGERI – web posizionamenduan gure bezeroen edukiak Googlen ikusgai izan daitezen neurrira moldatutako estrategiak zuzentzen ditugu, berdin da enpresa txikia edo handia izan, interneten web gune guztiek dute edukia Google bilatzailean euskaraz modu eraginkorrean erakusteko bidea.