SEO zerbitzuak

AGERI – web posizionamendua enpresa txikientzako SEO zerbitzuak eskeintzen ditu. AGERIk kudeatutako SEO kanpainak Google, Yahoo eta Microsoften bilatzaileen bidez interneteko bezero potentzialak erakartzeko  duten gaitasunagatik bereizten dira.

Interneten iragartzeko aurrekontu handirik ez baduzu, “SEO web posizionamendu froga eskaintza” bat egiten dizugu SEO mailan egokitutako web gune bat edukitzeak dakartzan mesedeak ikus ditzazun. SEO posizionamendu froga honek Google, Yahoo eta Live bilatzaileetako emaitza organikoen lehen posizioa lortzean oinarritzen dira, web gunera heltzen den bisita kopurua handituz.

Web guneen posizionamendu naturala lortzeko, beharrezkoa da web gunearen kodea egokitzea: URLak, web gunearen arkitektura, sitemapak, metatag etiketak, tituluak, estekak, web guneen gaia… eta baita web gunetik kanpo dauden zenbait baldintza.

Web gune barneko SEO hobekuntzak

Web gune bat SEO aldetik egoki garatua egotea, behar beharrezko da web posizionamendu natural on bat lortzeko. Ez da posible web gune bat hitz guztietarako ondo sailkatzea, horregatik oso garrantzitsua da lana hitz gakoetara zuzentzea, hau da, web guneko edukian interesa duten bisita gehien erakarriko dituztenak. Honek kodean zenbait aldaketa egin beharra ekarriko du, Google orri bakoitzeko hitz gakoei buruzko beharrezko informazio guztia lor dezan.

Web gune kanpoko SEO hobekuntzak

Googlek beste web gune batzuetatik datozen esteken kalitatea kontutan hartzen du. SEO mailan baliagarriak diren estekak sartuko ditugu beste web gune batzuetan. Esteka hauek bisita zuzenak helarazteaz gain, Googlen posizionamendua hobea izatea ekarriko dute.

Yahoo eta Live (Microsoft) funtzionatzeko antzeko modua dute, horregatik web gunea Googlen ondo posizionatuta egoteko moldatzen dugunean beste bilatzaile hauetarako ere egiten dugu. Bestalde, interneteko beste bilatzaile askok Googlen datua basea erabiltzen dute beren emaitzak erakusteko, beraz web gunearen ikusgaitasuna interneten benetan handia izango da.

Kontratazioa

SEO posizionamendu froga eskaintza honek hileroko kontratazioa du eta derrigorrezkoa da kontratua 6 hilabetez mantentzea, Googleko lehen posizioak lortzeko behar den denbora estimatua bait da.

Posizionamendu natural froga eskaintza honen kontratazio prozesua hurrengoa da:

1. Posizionatzeko 10 hitz proposatzen dizkiguzu
2. Proposatutako hitzen eta web gunearen egitura azterketa egiten dugu.
3. Posizionamendua lortzeko posibilitateak baieztatzen ditugu.
4. 4 hitz egokienak proposatzen dizkizugu
5. Proposatutako 4 hitzen konbinazioen posizionamenduak bermatzen dizkizugu.

Zenbatekoak

Zerbitzuaren alta: 500€ (ordainketa bakarra)
Hilero ordaindu beharreko zenbatekoa, lortutako posizioen araberakoa izango da:

Google

1-3 …… 200€/hilero
4-10 … 100€/hilero
Yahoo eta Live (Microsoft)
1-10 …… 50€/hilero
(Gehienezko ordainketa:  200+50+50= 300€/hilero)

Barne

  • Hitz gakoen ebaluazioa, bilaketen garrantzia eta klik kontrolerako tresna erabiliz.
  • Google Local Business bezela erregistratzea
  • Sitemaps sorkuntza eta berriztatzea
  • Hileroko emaitza txostena, web gunearen posizionamendua hobetzeko konklusio eta gomendazioekin.
  • Interneteko 200 aurkibide eta bilatzaileetan erregistratzea
  • Emaitzen neurketarako Google Analyticsen instalazio eta konfigurazioa.

Bermea

Itxaroten diren emaitzak lortzeko helburuarekin,  Web gunea egokitzerakoan erabiliko diren hitzen aukeraketa bezeroarekin aurretik adostutakoak izango dira. AGERI – web posizionamendua adostutako helburuak lortzeko lanean arituko da eta bezeroak lortutako emaitzengatik bakarrik ordaintzen du.

SEO ZERBITZUAK KONTRATATU

Izena (beharrezkoa)

Zure eposta (beharrezkoa)

Gaia

Mezua

Gorde, zabaldu edo inprimatu:
  • Zabaldu
  • Bildu
  • Digg
  • del.icio.us
  • Netvibes
  • FriendFeed
  • Facebook
  • Live
  • Google Bookmarks
  • LinkedIn
  • TwitThis
  • E-mail this story to a friend!
  • Print this article!
  • Turn this article into a PDF!